Rezola sagardotegian sagardotegiko betiko menuaz gain, aukera zabalagoa eskain diezazukegu. Batez ere, denboraldiz kanpo.


Txotx denboraldian (urtarrilak 20 - maiatzak 1) garai honetako menuarekin soilik egiten dugu lan, baina beste sagardotegi askotan ez bezala, bizpahiru gauza gehiago ere eskaintzen ditugu,  betikoa jateaz nazkatuta daudenentzat. Arrakasta handia du, esate baterako, onddo nahaskiak.


Gure etxeak ongi jaten emateko ospea du eta horretan ahalegintzen gara etengabe. Leku goxoan eta eserita jateko aukera dago, hala nahi izanez gero, eta betiko sagardotegia (Ipintza) gela txikitan bereizia dago, etxean bezala egon zaitezen. Gure jantokia hiru gelatan banatzen da eta 150 pertsonentzat lekua dago bertan. Gainera, eserita jan daiteke.


Eraikin berria ezberdina da. Sagardotegi giro gehiago dago, zutik jateko mahai bereziak baitaude, baina eserita ere jan daiteke. Gainera, kupel gehiago daude bertan sagardoa dastatzeko. Jai girorako eta sagardoak dastatzeko egokiagoa da eta sukaldea bera da. Bi aukerak dituzu eskuragarri beraz gure etxean.


Etortzen zarenean, gure kalitateari eusteko beste arrazoi bat gehiago eman nahi genizuke.


2009 © rezolasagardotegia.com | Santio Zeharra 12 Ipintza Baserria | 688 81 17 24 rezolasagardotegia@gmail.com
Kredituak | Lege oharra