Rezola sagardotegiak 1992an zabaldu zituen ateak, baina sagardoa betidanik egin izan da Ipintza baserrian. Egun, etxe bakarrean kabitzen ez, eta sagardotegi berria eraiki dugu lehendabizikoaren (Ipintzaren) aldamenean.

100.000 litro sagardo egiten dugu urtean eta gehiena txotx denboraldian (urtarriletik apirilera) edaten bada ere, bertatratzen den orok botilak erosteko aukera ere izango du.

Urte osoan sagardoa txotxetik duen sagardotegi bakarrenetakoa gara eta txotx denboraldiko menua baino eskaintza zabalagoarekin gainera. Alkoholik gabeko sagardoa ere badugu txotxetik, etxeko txikienek ere edateko aukera izan dezaten. Gure beste abantailetako bat herri erdigunetik oso gertu egotea da, kotxerik hartu gabe etorri ahal izateko.

Bertan elkar ikusiko dugu zuk hala nahi izanez gero!

2009 © rezolasagardotegia.com | Santio Zeharra 12 Ipintza Baserria | 608 14 33 32 rezolasagardotegia@gmail.com
Kredituak | Lege oharra