Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Egindako lanak
Data
Azaroa 2011
Bezeroa
JZ Aholkularitza
Proiektuaren arloa
Komunikazioa
Eginkizunak
Proiektuaren irudi gehiago daude Flickr-en daukagun galerian
Infotresek JZ aholkularitza enpresarekin elkarlanean jardun du 2011ko Tolosako Babarrunaren Astearen komunikazio kanpaina gauzatzeko, Tolosako Babarruna Elkartearen enkarguz.
Babarrunaren Astearen barne antolatutako ekintzek, babarrun ekoizleen lehiaketak bereziki, oihartzun handia lortu dute komunikabideetan; izan ere, 50 albiste inguru argitaratu dituzte prentsa, komunikabide digital, irrati eta telebistan. Gipuzkoa eta Euskadiko hedabideek ez ezik, estatu mailako hainbat informazio webgunek ere eman dute ekitaldiaren berri.
Emaitza horiek bat egiten dute ekoizle lehiaketako epaimahaia osatzen zuten blogari ezagunek zabaldutako informazioarekin, ekitaldiaren jarraipena egin baitzuten euren blog eta Twitter kontuen bitartez.
Notizia irakurri: "Estatuko blogari gastronomiko ospetsuek aukeratu dute, aurten, Tolosako Babarrun onena"