Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Egindako lanak
Data
Martxoa 2011
Bezeroa
Fundación Euskaltel
Proiektuaren arloa
Komunikazioa
Eginkizunak
· Ekitaldia hedatzeko komunikazio plana diseinatzea. · Komunikabideen datu-base egokitua sortzea. · Prentsa oharrak idatzi eta bidaltzea prestatutako kronograma jarraituz. · Komunikabideekin harremanetan jarri eta euren beharrak kudeatu. · Ekitaldiko webgunea albisteekin elikatzea. · Argazkiak ateratzea. · Argitaratutako albisteen bilduma eta lortutako oihartzunaren balorazioa.Proiektuaren irudi gehiago daude Flickr-en daukagun galerian
Bigarren urtez arduratu gara Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren komunikazioaz. Informatikaren arloko 600 zale eta profesional biltzen ditu festa honek Tolosan, eta 2011n bikaina izan zen komunikabideen erantzuna, Usabal kiroldegian eta udalerriaren erdigunean garatu zen jardueraren jarraipen zabala egin baitzuten.
Gipuzkoa Encounter 5ak aurreko urteko errokorra gainditu zuen komunikabideetan lortutako presentziari dagokionean. Albiste gehiago argitaratu zituzten prentsan, elkarrizketa eta erreportaje gehiago egin zituzten, ikus-entzunezko hedabideetan ere irudi gehiago jaso zituzten eta webgune espezializatuetan ere areagotu egin ziren party-aren inguruko aipamenak.