Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Egindako lanak
Data
Ekaina 2011
Bezeroa
Gezki. Observatorio vasco de economía social
Proiektuaren arloa
Diseinua, Komunikazioa, Web
Eginkizunak
·Internet bidez bidaltzeko optimizatua dagoen newsletterra diseinatzea. · Hamabostero argitaratzen den aldizkari hau osatzeko informazioa eta material grafikoa lortzea. · Testuen lanketa, euskaraz eta gaztelaniaz. · Komunikazio arloan aholkularitza eskaintzen dugu Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak antolatzen dituen jardunaldien inguruan.
Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak komunikazio erreminta baten beharra zuen bazkideei sektore ekonomiko honen inguruko informazio eguneratua eskaintzeko. Horretarako hamabostero buletin elektronikoa bidaltzea erabaki zuten arduradunek, eta Infotres arduratzen da berau gauzatzeaz. Albisteak bilatu, testuak landu (euskaraz zein gaztelaniaz) eta newsletterraren maketazioaz arduratzen gara. Dena prest uzten dugu bezeroak bazkideei zuzenean bidali ahal izateko.
2010eko martxoan newsletterra martxan jartzearekin batera, Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak barne eta kanpo komunikazio indartzeko pauso esanguratsua eman zuen. Horrela, gainera, Hirugarren Sektore gisa ezagutzen den hau osatzen duten entitateen jarduerari hedapen gehiago ematen laguntzen ari da.