Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Egindako lanak
Data
Ekaina 2010
Bezeroa
Restaurante Gandarias
Proiektuaren arloa
Diseinua, Web
Eginkizunak
· Ekintza plan bat diseinatzea jatetxeak Interneten duen presentzia sendotzeko. · Webgune berri bat diseinatzea, maketatzea eta programatzea, smartphonen bitartez ikusteko egokitutakoa eta dinamikoa, bezeroak kudeatu ahal izateko. · Testuak lantzea. · Webgunearen optimizazioa posizionamendua hobetzeko. · Posizionamendu kanpainak sortu eta mantentzea bisita eta erreserba gehiago lortzeko.
Gandarias jatetxeak Interneten duen presentzia indartu nahi izan du eta horretarako estrategia bat jorratzen ari gara. Ekintza plan bat diseinatu genuen, eta horren barne establezimenduko webgunea berritu genuen, diseinu modernoa, erakargarriagoa eta funtzionalagoa lortzeko. Gainera, bezeroek euren smartphonen bidez kontsulta dezakete karta. Osagarri gisa, posizionamendu kanpaina ugari jorratzen ari gara, webgune bidezko erreserba kopurua handitzera zuzendutakoak.
Gandarias webguneak jasotzen dituen bisitek nabarmen egin dute gora 2011ko lehen sehilekoan, aurreko urteko epe berarekin alderatuz. Egun 2.000 bisita baino gehiago jasotzen ditu hilero, bezero gehiago jartzen dira jatetxearekin harremanetan eta asko hazi dira online erreserbak.