Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Egindako lanak
Data
Uztaila 2011
Bezeroa
Fundación Euskaltel
Proiektuaren arloa
Komunikazioa
Eginkizunak
· Komunikazio planaren diseinua. · Komunikabideen datu-base egokitua osatzea. · Prentsa oharrak prestatu eta bidaltzea ezarritako kronograma jarraituz. · Komunikabideen kudeaketa ekitaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren. · Ekitaldiko webgunearen albisteen atala elikatzea. · Argazkiak atera eta bideoak egitea. · Prentsan eta Interneten argitaratutako albisteen bilduma eta emaitzen balorazioa.Proiektuaren irudi gehiago daude Flickr-en daukagun galerian
Bigarren urtez kudeatu dugu Estatuko informatikaren ekitaldi handiena den Euskal Encounter-aren komunikazioa. Informatika zale eta profesionalen topaketa honek 6.000 partaide baino gehiago bildu zituen Barakaldoko BECen 2011ko uztailaren 22 eta 25 artean. Etenik gabeko lau egunetan zehar garatu zen ekitaldiko egitarau oparoa: hitzaldi interesgarria, lehiaketak, formakuntza, sorkuntza artistikoa, negozio ekimenen garapena... eta erabateko gozamena.
Lortutako emaitzek aurreikuspenak gainditu dituzte erabat, bai partaidetza aldetik eta bai hedabideetan lortutako oihartzuna dela eta. Euskal Encounter 19ak, munduko erreferentziazko party gisa, 16.000 pertsona baino gehiago elkartu ditu BECen, partaide eta bisitariak zenbatuz.
Gamegune lehiaketaren zifrak ere azpimarratzekoak dira. Euskal partyaren barne jokatzen den bideojokoen nazioarteko txapelketa handiak 130 herrialdeko 100.000 ikusle baino gehiago batu ditu, eta berriro ere munduko hitzordu nagusien artean kokatu da.