Ezinezkoa da ez komunikatzea. Erronka asmatzea da
Mezuak zabaltzeko ahalmen handia dute bideoek eta proiektu ugariren giltzarri dira. Eta modu estrategikoan gauzatzen direnean, askoz ere eraginkorragoak dira. Infotresen ikus-entzunezko euskarriak lantzeko aholkularitza eskaintzen dugu, eta horien garapena koordinatzen dugu. Edukiak lantzeaz eta ekoizpen audiobisualaren prozesu guztiez arduratzen gara.