Euskara  |  Castellano   

  • 'Konpainia' hitza
  • 'Web garapena' hitza
  • 'Komunikazioa' hitza
  • 'Diseinua' hitza
  • 'Informazioa' hitza
Zaude: Hasiera > Diseinua > Txekin > Txekinen inguruko informazioa

Txekinen inguruko informazioa

Helburuak

Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Txekin programaren helburuak:

  • Pertsona ekintzaileen enpresa proiektuetan guztizko laguntza eskaintzea (informazioa, orientazioa, bideragarritasun plana, konstituzioa eta finkatzea...).
  • Enpresa berriei laguntzeko tresna finantzarioak finkatzea.
  • Lanbide prestakuntzaren esparruan enpresa habiak garatzen laguntzea.
  • Oinarri teknologiko edo berritzaileko enpresa berriak laguntzea eta tutoretza egitea.
  • Enpresa ekimenaren kontzeptua gizartean hedatzea eta belaunaldien ordezpena errazteko formulak eragitea.

Funtzionamendua

Laguntza hauen kudeaketaren funtzionamendua "ekintzailetasunaren kreditua"da. Ekintzailea da aukeraketa eta zerbitzuen ordainketa "ekintzailetasunaren kontu birtuala" kudeatzen duena. Hornitzaileak aukeratzen ditu, datak erabaki, gastuak… azken finean, laguntza ekonomikoa nola eta noiz erabiltzen duen kontrolatzen du. Gero, Foru Aldundiak aukeratutako enpresei erabilitako ditu kopuruak ematen dizkie, Infotresen eran, benetako dirua “ordainketa birtual”etan bilakatuz.

Non apuntatu 

Gipuzkoa Informazioaren eta Jakintzaren Gizartean sartzeko helburuarekin koherente izanik, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako departamentuak IKTak sartu ditu bere lana kudeatzeko funtsezko elementu gisa, horrela entitate onuradunek beren dokumentazioa http://www.gipuzka.net/ikasmina web orriaren bidez aurkez dezaten. www.gipuzka.net/ikasmina.

  • A Bikoitza Nibelaren konformitataearen ikonoa 1.0 Webaren gorputzaren erabilgarritasunaren zuzentzailea
  • Asleren logotipoa
  • Convention Bureauren logotipoa
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko logotipoa