05/11/2008 - Infotres izan zen 2008ko irailaren 10 eta 13 bitartean Donostian egin zen Antropologiaren XI. Kongresuko komunikazio lanak egitearen arduradun. Estatu Espainiarreko Antropologia Elkarteen Federazioak (F.A.A.E.E.) deituriko eta Ankulegi Antropologia Elkarteak antolaturiko egitasmo hau Espainia mailako Gizarte eta Kultur Antropologiaren hitzordu garrantzitsuena da eta oso balorazio positiboa izan du azken edizioak antolatzaileen eta partaideen ikuspegitik. Mundu osoko 470 kongresistak parte hartu zuten guztira eta 200 aditu baino gehiagoren lanak aurkeztu ziren. Gaur egun garrantzia duten gaiak jarri zituzten horiek mahai gainean eta diziplinak gainditu behar dituen erronkak ere aztertu zituzten.
Infotresek eginiko lana ondorengoa izan da. Lehenik eta behin, hitzaldi eta sinposio guztien laburpenak eta fitxak prestatu genituen informazio praktikoa eskura izateko eta nahi zuten komunikabideei erraztu ahal izateko. Gainera, txosten bat idatzi eta bidali genuen kongresua hasi aurretik ekimenaren datuak eta edukiak ezagutzera emateko euskal komunikabideen artean.
Bestalde, kongresuan bertan izan ginen prentsaren eskakizunak erantzuteko eta hitzaldi garrantzitsuenen jarraipena egiteko. Elkarrizketak adostu genituen hainbat antropologoren eta komunikabideren artean eta prentsa ohar bat bidali genuen egun bakoitzeko mintzaldi nagusien laburpenarekin eta atxikitako material grafikoarekin. Azkenik, kongresuaren balantzearen oharra helarazi genien komunikabideei.