05/02/2008 - Infotresek 2007an aurrera eraman dituen komunikazio proiektuen artean azpimarragarria da Urumea Euskaltegiarentzako egindakoa (http://www.urumeaeuskaltegia.com). Diseinaturiko ekintza komunikatiboen helburu nagusia izan da enpresaren zerbitzuak ezagutzera ematea eta matrikulazio kanpaina sustatzea. Horrez gain, enpresaren irudi berria indartu nahi izan dugu, Donostiako bi euskaltegiren bateratzetik sortu berri dena, hain zuzen. Egitasmoaren oinarriak izan dira argitalpenak, kirol ekitaldietan egindako sustapen-kanpainak eta publizitatea prentsan.